XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitari, egia esan, ez diot oraindik kontatu, eta ez dakit sekula kontatuko diodan ere.

Berari kontatuz gero, amets politta izan duk oraingoan, Asier esan eta lasai asko geratuko zen, seguru.

Baina zuri, kaiera beltz nirea, benetan diotsut: ez da ez nik asmatutako gezurra, ez nire irudimenak sortutako ipuina, ezta ametsa ere.

Frogak baditut: Egia Gurutzatuen Liburua ere hortxe bertan daukat, ohe gaineko apalean, eta bene-benetakoa da:

Ukitu egin daiteke, eta nik neuk erabili ere erabil dezaket.

Baina badiotsut, inortxok ere ez lidake sinetsiko.

Ezta katuak ere.